Emakundek anatolatu dauan Berdintsasun Gunea-ren barruan Gernikako Berritzeguneak,
Hezkuntza komunitateko eragileak elkartzeko bilgunea proposatu du. Bertan, irakaslegoa, familiak, laguntza zerbitzuak, udal teknikariak,… eta hurbiltzen den guztia, berdintasunean hezteko, arreta non jarri behar dugun baita berdintasunean hezteak dakarzkan onurak erakutsiko dizkiguten hizlariak entzuteko aukera izango dugu. Berdintasunean hezi, aniztasuna begi-bistatik galdu barik, aniztasun afektibo-sexuala eta familiarra besteak beste.
Goizean 9:30etatik 11:30ak arte ANIZTASUN SEXUALA landu dogu Guztiok elkartearen eskutik, Gaizka Tobarrek azalduta. Berdindu! Eskola (LGBT diskriminazio arazoak edo Sexu Aniztasuna
lantzeko interesa daukaten ikastetxeentzako aholkularitza zerbitzu espezifikoa).
Imanol Fradua Olano-k bidalitako argazkia |
Inguruetan, Iparragirre kalean, autobus geltokitik hurbil, Emakundeko autobus (gune) ibiltaria dago berdintasunen aldeko informazioa eskeintzen eta Allende Salazar eta
Barrutialdeko ikasleekin tailerrak jorratzen.
Arratsaldeko 17:00etatik 19:00ak arte
Izenburua: NESKA-MUTILEN BERDINTASUNERAKO HEZIKETA
Emalea: Fernando Oregi Altube (Nahiko! materialaren egiletariko bat)