2012/03/23

Lekeitioko eskolako ikasleak Nahiko proiektuaren bidez berdintasuna eta generoa lantzen dabe elkarbizitza osasuntsuago baten alde

Ikasleak Nahiko piektuaren saio berezian
Joandan otsailak 24an Lekeitioko bigarren mailako ikasleek Emakundek bultzatutako Nahiko proiektuaren saio berezia izan eben.
Berdintasuna eta genero ikuspegia lantzeko asmoz bultzatzen da proiektu hau. Gure Berritzeguneak hartzen dauzan eskualde bietan, iazko ikasturtetik, 6 dira parte hartzen daben ikastetxeak, euren artean, Lekeitio eskola. Talde honen andereñoaren gonbidapenari esker, proiektuko begiraleek zuzendutako saoio berezia ikusteko aukera izan neban,  eguneroko bizitzako estereotipoei semaforo gorria eta aukera berdintsuei semaforo berdea egokitzen ibili ziran.

2012/03/22

José Antonio Fernández Bravoren ikastaroa B10-Gernika Berritzegunean

Joan dan hilean, otsailak 24 eta 25ean Madrilgo José Antonio Fernández Bravo matematikoa Gernikan egon zan Matematikaren Didaktikaren inguruan ikastaro bat emoten. Aurtengo gaia geometria izan zan eta , berak esaten dauan moduan, gure parte hartzea oso handia izan zan, denbora guztian gure aditasuna "aktiboa" mantendu zan berak proposatzen ebazan erronkei aurre egiteko. Gernikako Berritzeguneak antolatu baeban be, eskerrak emon behar deutsaguz Barrutia eskolari bertan burutu bai genduan.
Ikastarotik atara nebazan ideia nagusi batzuk: irakasleak berba gitxiago egin behar dogula eta ikasleaek esten dabena gehiago entzun. Gehiago galdetu behar dogu ikasleak "probokatzeko" eta entzun ahal izateko. Entzun, bere abiapuntua ezagutzeko, bere arrazoitzeko prozesua ezagutzeko, bideratzeko, ... Galdera onak egiten ikasi behar dogula, erronka kognitiboak suposatzen dabezanak eta ez, aldiz, guk aurretiaz itxaroten doguzan erantzunak bilatzen dauzanak.