Emakunde gizon eta emakumeen
arteko berdintasuna eremu guztietan lortzeko erakunde publikoa da. Bere
jardunak bi ardatz ditu: berdintasunaren aldeko politika publikoak bultzatzea,
batetik, eta gizartea bere osotasunean sentsibilizatzea, bestetik. Testuinguru
honetan, Emakundek “Berdintasunerako Gunea” izeneko topaketa antolatzen
du urtero, hainbat ekimenen topaleku izan dadin, erakunde publiko eta pribatuek
gizon eta emakumeen berdintasuna lortzeko. Berdintasunerako Gunea 2004
urtetatik ospatu dau (http://www.emakunde.euskadi.net, “erabileremuak” arloa).
2014. urtean Foroaren XI.
edizioa egiten ari da. Ahalik eta leku eta pertsona gehienengana heltzea da euren helburua.
Aurtengo laugarren hiruhilekoan gune
ibiltaria antolatzea erabaki eben, gure lurraldeko herrietara joan eta
Gunearen jardueren topalekua izatea.
2014 guneak Emakundek martxoaren
8a ospatzeko lelo berbera dauka “BERDINTASUNAREKIN AURRERA GOAZ. EMAN PAUSOA”;
lelo horrek bere baitan, inoiz baino gehiago,
XI. Berdintasunerako Guneak berdintasunaren balioaren inguruan hausnartzeko
espazio zabala eta anitza izan nahi dau:
à Berdintasunaren alde lan egiteak dakarren onura
aldarrikatu.
àNorberak egunero egin
ditzakeen urrats txikiak azaleratu.
àZer egin dezakegun egunero berdintasunean aurrera egiteko.
XI.
Berdintasunerako Gunea 2014ko urriaren 1etik azaroaren 31ra egiten ari da dagoeneko eta
bertan Gernika-Lumoko Berritzeguneak parte hartuko dau ekitaldi desbardinak
proposatuz.
Euretara, irakaslegoa, familiak eta ikasleak gonbidatuak
izan dira eta seguruenik bertan izango dira. Irakurtzen dozuenok be gonbidatuta
geratzen zarie! Azaroak 4an, Gernika-Lumon eta azaroak 6an Ondarroan burutuko dira eta gugaz, Berdindu eskolako teknikariak eta Fernando Oregi egongo dira, baita Emakundeko autobus ibiltaria gure ikasle eta familientzako tailerrak eskeintzen.
Izena emon ahal izateko, Berritzeguneak.net eko B10 Gernikan, Prestakuntza ekintzetan,Ekintza bilaketan, Aniztasuna Programan aukera desbardinak dozuez, Gernikan edo Ondarroan egin gure izan ezkero. Bardintasunerantz pausoka.
Zatoz!